XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Museoko Kristoren Bataioa, Castillako Almirantearena izandakoa, harrigarria da bere kolore argiarengatik eta veneziar mundutiko oihartzun nabariengatik; Gasteizko Museoko Kristo Gurutziltzatu dramatikoa, berriz, agian gai kristau gorenaren interpretaziorik sentikorrenetariko bat izan daiteke.

1643an ere arduratu bide zen Napoliko Gesu Novoko San Ignazioren kaperako oihalez, zeintzuek, urte horretan bertan buruturiko Cosimo Fanzagoren erretaula luxuzko batean kokaturik, kalte handia nozitu baitzuten mundu-gerraren garaian.

Hala ere, haietaz kontserbatzen denari erreparatuz, berriztapena egin ondoren, argi ageri da Riberaren agindupeko tailer ongi antolatu eta eraginkorraren gero eta partehatze handiagoa, nahiz eta maisuak bere eskuz zuzenki egindakoetan erakusten duen segurtasuna han falta izan.

1644.

Urte honetan ordezkatzen dute Medina de las Torres Dukea Erretordetzatik, haren lekuan Castillako Almirantea, Don Alfonso Enríquez de Cabrera jarriz, berau ere pintorearen mezenas eta enkargugilea izango dena, beraren obren multzo oso garrantzitsua biltzeraino.

Apirilaren 2an sinatzen dira Riberaren alaba zaharrenaren, Margaritaren, 14 urtekoa bera, ezkontza-kapitulazioak, Giovani Leonardo Sersale, Bikariako auzitegiko epailearekin.

Ezkontza hau gizarte-mailaren aldetiko igoera nabarmenaren agergarri da.

Sersalek karrera juridikoari ekin eta hurrengo urtean Capuako Epaile eta Aholkulari izatera helduko da.

1647an Terra de Otrantora doa, erret auditore gisa eta gero, kargu berarekin, Lucerara, bertan hilko delarik, ikusiko dugunez, 1650ean.

Riberak senargaiari agintzen dion dotea ugaria da noski (...).